Euri tanta

Euri tanta batek apaindu zuen
uhinez putzu bat,
lausotu zituen pixkanaka
bertako errainuak.

Nor nintzen ezin nuen bereizi
argi bizien dantzan;
egiaren bila nenbilen ni
urezko ispiluan.

Denborak ahitutako ideiak utzita
nortasun berri baten bila.
Izan nahi nuke ura bezain malgu gaitzespenetan,
loria banatu hitzetan.

Aurkitu nuen bide berrian
itsu-itsu korrika,
ohartu gabe noranzkoa aurrez
hautatu behar dela.

Denborak ahitutako ideiak utzita
nortasun berri baten bila.
Izan nahi nuke ura bezain malgu gaitzespenetan,
loria banatu hitzetan.

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Scroll to Top