Etxera itzuli

ETXERA ITZULI

altxorren mapak besapean
etxea utzi eta ondinen
abestien xerka abiatu ninduzun
izuen gordelekuetan barrena

sukarri urdinarre tipiak
eta oihan beltzetako xokotan
usteltzen diren xoxo habiak soilik
nizkizun bidaian eriden

denborak bidea ahorturik
etxera itzuli ninduzunean
berria zizun ateko zura
eta sarraila ere

© Joseba Sarrionandia

Joseba Sarrionandia / Izuen gordelekuetan barrena”

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Scroll to Top